Ud está aquí:
  1. Museo Cerralbo
  2. Bilduma
  3. Piezen mailegua

Piezen mailegua

Estatuko Museoen eta Espainiako Museo Sistemaren Araudiak 6. artikuluan ezarritakoaren arabera (620/87 ED, apirilaren 10ekoa), estatuko museoei egokitutako ondasun kulturalen mailegua aldi baterako erakusketetan parte hartzeko aldez aurretik Ministro-Agindu bitartez baimendu beharko da. Halaber, Cerralbo Museoko bildumaren artelanek aldez aurretik Fundazioaren Batzordearen baimena jaso beharko dute.

Cerralbo Museoari atxikitako estatuko bildumen mailegu eskaeraren kasuan, piezaren edo piezen eskaria idazki bidez egingo da (Ikus eskaera inprimakia) museoaren Zuzendaritzari zuzendua, erakusketaren izena, datak, erakusketa-koordinatzailea, eskatutako piezak eta bisitatuko dituen egoitzak adieraziz, Facility Report edo erakusketa areto guztien baldintza teknikoen txostenarekin batera. Teknikoen aldeko txostena, besteak beste eskatutako piezen kontserbazio egoera ikertuko duena, eta Cerralbo Museoko Fundazio Batzordeko baimena jaso ostean, Kultura Ministerioarekin dagozkion izapide administratiboak hasiko dira, Kultura Ministerioa baita bildumen jabea, eta museoko piezaren edo piezen irteerarekin amaituko da prozesua, aldi baterako eskatu duen/dituen erakusketan parte hartzeko eta erakusketa hori amaitzean pieza edo piezak museora itzuliz.

Gai honi buruzko informazio gehiago Kultura Ministerioaren webgunean.

Subir