Volver

Estatuaren Bermeko bazterketak

Estatuaren Bermeak ez ditu obrek izandako suntsiketak, galerak, lapurretak edo kalteak estaltzen, arrazoi hauengatik gertatzen bada:

  • Bermea duen ondasunak izan dezakeen berezko akatsagatik edo ezaugarri intrintsekoagatik.
  • Denboraren joanagatik.
  • Obra utzi duenak edo bere langile edo agenteek nahita egindako egintzagatik edo utzikeriagatik.
  • Hirugarren batek eskatuta eta eskumena duen erakundeak erabakita obra konfiskatzeagatik, atxikitzeagatik edo bahitzeagatik edo antzeko neurriren bat hartzeagatik.
  • Eztanda nuklearragatik.

Aurretik aipatutako bazterketa kasuetan jaso ez den guztia Estatuaren Bermearen barnean sartuta dago edo berme horrek estali egiten du (terrorismo ekintzengatiko kalteak sartuta daude bermenaren barruan).

Subir