Volver

Liburua, Irakurketa eta Letrak arloaren kudeaketa Ministerioan

Liburuaren, Irakurketaren eta Espainiako Letren Zuzendariordetza Nagusiaren eginkizun nagusiak hurrengoak dira:

  • Espainiako liburuaren eta letren nazioarteko sustapen eta hedapena.
  • Liburuaren eta irakurketaren erregimen juridikoa lantzea autonomi erkidegoekin batera.
  • Liburuaren, irakurketaren eta Espainiako letrak sustatzeko eta hedatzeko jarduerak: Estatu mailako diru laguntzak, irakurketa bultzatzeko kanpainak, azoka eta erakusketetan parte-hartzea, sari nazionalak...
  • ISBNren Espainiako Agentziaren titulartasuna Espainiako Editore Gremioen Federazioak kudeatzen du 2010eko abenduaren 23tik. Federazioak ISBNren Nazioarteko Agentziaren arauei jarraitzen die.

Espainiako liburuaren sustapena sektoreko ordezkari nagusiekin elkarlanean: Espainiako Editore Gremioaren Federazioa (FGEE), Argitalpen Banatzaileen Elkarte Nazionalen Federazioa (FANDE), Ilustratzaile Profesionalen Elkarteen Federazioa (FADIP), Gremioen eta Liburu Saltzaileen Elkarteen Espainiako Konfederazioa (CEGAL), Espainiako Kultur Aldizkarien Elkartea (ARCE)... Gainera, liburuaren munduaren jarraipen iraunkorra egiten da ISBNren datu-baseak erabiliz, baita Liburuaren Dokumentazio Zentroak egindako ikerketa eta txostenen bidez ere.

Irakurketa sustatzea biztanleriaren sektore guztietan ko Irakurketa Sustatzeko Plana erabiliz. Hurrengoak dira planaren ildo nagusiak:

  • Irakurtzeko ohitura sortzea haurtzarotik.
  • Kultura, gizarte, hezkuntza eta komunikazio politiken arduradunak, familia eta gizarte osoa inplikatzea.
  • Laguntza berezia behar duten gizarte taldeentzako jarduerak. Hirugarren adineko pertsonek, presoek, etorkinek, minusbaliatuek eta abarrek osatzen dituzte talde horiek.
  • Espainiako egileen sustapena Estatu mailan zein nazioartean.

Espainiako Letren Sustapena egileen jarduerak ezagutarazteko, bultzatzeko eta saritzeko zein beraien lanak beste hizkuntza batzuetara itzultzeko.

Bizirik dauden egileen kasuan, Estatu mailako zein nazioarteko era guztietako jarduera literarioetan parte hartu dezaten bultzatzen da. Aldiz, klasikoei dagokienez, beraien ezagutza sustatzen da eta mendeurren nagusien ospakizunetan kolaboratzen da.

Gainera, sorkuntzarako pizgarri bezala, sari nazionalak antolatzen dira, baita literatur munduan ospe handia duten beste sari batzuk ere. Sari horiek genero guztiak hartzen dituzte, haurrentzako eta gaztetxoentzako literaturatik hasi eta eleberria, poesia, saiakera edo historiara iritsi arte.

Eginkizun horiek betetzeko diru-laguntzak, sariak edota jardueren kudeaketa zuzena erabiltzen dira; adibidez, erakusketak edota liburu azoketan parte-hartzea.


Salto de línea
Subir