Kultura-industrien gertaera, biltzar eta jardunaldiak

"Kultura-industriak eta balio sorkuntza" udako ikastaroa

Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatea. Palacio de La Magdalena, Santander, 2009ko uztailak 20-24. Kultura Ministerioak antolatua

Herrialde garatuenetan nahiz nazioz gaindiko erakundeetan Kultura-industriak kontzeptuak herritartze-agiria jaso du azken urteotan. Kulturaren helburu sozial eta ekonomikoen artean iradokitzen duten loturagatik edo jarduera eta prozesuen zeharkakotasunagatik, ikuspegi sistemikotik soilik ikus daitezke.

Une honetan Kultura-industriei zuzenduriko begiradak asko dira, izan ere, horietan biltzen baita sormena, lehiakortasuna eta industriala dena eta zerbitzuen jardueren arteko lotura eta, nola ez, euren alderdi sozial eta kulturalak mantentzea.

Hortaz, Kultura-industrien “kontuaren egoeraren” egokitasuna jorratu nahi duen ikastaroa antolatu da, kultura-industrien balio sorkuntza ardatz nagusi izango duena. Balio sorkuntza bat, ukigarria eta ukiezina, Kulturan parte hartu eta diharduten intereseko talde guztiek, instituzionalek, sozial eta ekonomikoek, ikusi eta estimatu behar dutena. Kultura-industrien askotariko jarduerak neurtzeko zailtasuna kontuan hartuz, balio sorkuntzarik gabe Kultura-industriek gal dezakete egun arte euren hedapena ahalbidetu duten sektore-artekotasun, zeharkakotasun eta sormen sozioekonomikoaren erakargarritasunaren parte handi bat.

Ikastaroaren saioetan biltzar eta mahai-inguruak ere egingo dira, non sektoreko alderdi desberdinak jorratuko diren, besteak beste, kultura-industrien politika publikoak; kultura-ondasunen sustapen eta esportazioa; enpresa sortzaileak, ikerketa eta berrikuntza teknologikoa; aro digitala, teknologia berriak eta kultura-industrietan duten eragina; finantzaketa publikoa eta pribatua kulturan; hazi-kapitala eta arrisku-kapitala kulturaren finantzaketarako; kultura-turismoa; kultura-industrien forma berriak eta globala dena eta tokikoa denarena arteko sinergiak.

Ikastarora joango diren txostengile gehienek bertan izango direla baieztatu dute; ondokoak dira, besteak beste: Salvador Ordóñez, UIMPko errektorea; Guillermo Corral Van Damme, Kultura Ministerioko Kultura Politika eta Industrien Zuzendari Nagusia; Maribel Serrano, Kanpo Kultura Ekintzarako Estatu Sozietateko Zuzendari Nagusia (SEACEX); Jaime Montalvo, Kanpo Merkataritzako Espainiako Institutuko Sustapeneko Zuzendari Nagusia (ICEX); Carlos Mulas-Granados, UCMko Ekonomia Aplikatuko Irakasle Titularra eta ICEIko Ikerlaria; Santos Miguel Ruesga, Radio Televisión Española Korporazioko Administrazio Kontseilukoa; Rafael de Ramón Burgos, e-culturako Zuzendaria; Francisco Galindo, Autor Fundazioko Zuzendaria; Albert Colomer, Red Española de Business Angels Fundaziokoa; Águeda Esteban, Gaztela-Mantxako Unibertsitateko Marketinen Katedraduna eta Ortega y Gasset Institutuak Kultura Kudeaketan ematen duen Masterreko Zuzendaria; Inmaculada Turbau, Casa de Américako Zuzendaria; José Manuel Gomez Bravo, Instituto de Cultura del Sur Fundazioko Zuzendariordea eta Prisa Taldeko Jabetza Intelektualeko Zuzendaria; Xaver Marcé, Focuseko Hedapeneko Zuzendaria.

Mónica Melle Hernándezek zuzenduko du ikastaroa, Kultura Ministerioko Kultura-industrien Sustapeneko eta Fundazio eta Mezenasgoko Zuzendaria denak.

Gutxi barru programa argitara emango da eta izena emateko epea irekiko da, Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatearen web orriaren bidez.

Subir

Esta web utiliza cookies propias para facilitar la navegación y cookies de terceros para obtener estadísticas de uso y satisfacción.

Puede obtener más información en el apartado "Cookies" de nuestro aviso legal.

AceptarRechazar