Herritarrentzako Zerbitzuak Kultura Lankidetza eta Kanpo Sustapena
Jakintzaren gizartean, kultura arloko profesional gazteen prestakuntza funtsezko faktorea da horien lehiakortasuna, hazkuntza, enplegua eta nazioartekotzea hobetzeko. Era berean, espainiera eta kultura espainiarra hezkuntza instituzioetan, bereziki beste herrialde batzuetakotako unibertsitateetan, hedatzea kanpo sustapenerako funtsezko baliabidea da.
Prestakuntza hau errazte aldera, Kulturaren Kanpoko Sustapenerako Zuzendariordetza Nagusiak laguntza eta beka programak kudeatzen ditu, kulturaren hainbat esparrutako adituak prestatzeko ematen direnak, herritar espainiarrei eta iberoamerikar esparruko herritarrei zuzenduak. Artista eta sortzaile espainiarrentzako jarduerak ere egiten ditu, atzerrian espezializazio maila handiagoak lor ditzaten, Amerikako Estatu Batuetako instituzio bikainetan eta Amsterdamgo Rijksakademien. Azken horrek artista plastiko espainiarrentzako bekak ematen ditu.
Iberoamerikako kultura profesionalentzako programak. Programa horren barnean bi laguntza mota daude:
Fulbright bekak eta artistentzako egonaldiak. Bikaintasun bekak, urte bateko iraupena dutenak, ikasketa artistikoak eta kultura kudeaketa luzatzeko, Estatu Batuetan, Comisión Hispano-Norteamericana Fullbright [Fullbright Hispaniar-Iparramerikar Batzordea] erakundearen programa barruan. Amsterdamgo Rijksakademierako bekek artista espainiarrek beren karrera nazioarteko zentro honetan egitea ahalbidetzen dute.