Volver

Visible Jaialdia. Mirones y mirados erakusketa

FELGTekin (Lesbianen, Gayen eta Transexualen Estatuko Federakundea) elkarlanean.

Visible lesbianen, gayen, transexualen eta bisexualen kulturari buruzko nazioarteko jaialdia da, eta Madrilgo Erkidegoan ospatzen da ekainaren 6tik uztailaren 25era bitartean. Diziplina arteko ekimen kultural ireki hau, elkarte honen eta gizartearen arteko elkarrizketa kulturala ezartzera bideratuta dago. Jaialdian dantza, antzerkia, arte plastikoak eta zinema egoten dira ikusgai, baita ikastaroak, mahai-inguruak eta hitzaldiak ere.

Mirones y mirados erakusketaren komisarioa David Trullo da, eta Pablo Pérez-Mínguezen, Miguel Trilloren eta Roberto González Fernándezen lanak biltzen ditu, beste batzuen artean. Proiektua bultzatzen duen euskarri teorikoa beti marjinatuta egon den kolektiboaren egoera normalizatzeko beharra da; izan ere, oraindik asko falta zaio berdintasun osoa lortzeko.Salto de línea

Data eta lekua: 2006ko ekaina-uztaila, Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan.

Aurrekontua: 6.000 euro. Erakusketako diseinu grafikoaren finantzazioa.Salto de línea

Subir