Herritarrentzako Zerbitzuak Liburutegiak
Dirección de contacto
Liburutegiak arloarekin harremanetan jarriLiburutegiak Salto de línea
Estatuak bakarrik du estatu titulartasuna duten liburutegien gaineko eskumena, autonomia erkidegoek egiten duten horien kudeaketari kalterik egin gabe (Konstituzioaren 149.1.28 artikulua).
Gainera, Estatuak, autonomia erkidegoen eskumenei kalterik egin gabe, kulturaren zerbitzua betebehar eta oinarrizko atribuziotzat hartuko du, eta autonomia erkidegoen arteko kultura komunikazioa erraztuko du, betiere, erkidegoekin bat etorriz (Konstituzioaren 149.2 artikulua).
Ondorioz, Ministerioak bi esparru hauek kudeatu behar ditu: Estatuaren liburutegiak, eta Liburutegien Espainiako Sistema eta liburutegien lankidetza.
Espainiako Ondare Historikoaren Legeak Liburutegien Espainiako Sistemaren existentzia ezartzen du.
Irakurketaren, Liburuaren eta Liburutegien Legeak eta Liburutegien Lankidetza Batzordearen Araudia onartzen duen azaroaren 30eko 1573/2007 Errege Dekretuak Estatuko Liburutegi Publikoen eta Liburuen Espainiako Sistemaren Araudia indargabetzen dute, azken horri dagozkion puntu guztietan.
Irakurketaren, Liburuaren eta Liburutegien Legeak Liburutegien Espainiako Sistema zehazten du. Liburutegien arteko lankidetza sistema horretako funtsezko elementua da.
Liburutegien Lankidetza Batzordearen Araudiak organo horren osaera, funtzioak, antolamendua eta funtzionamendua arautzen ditu. Organo horren bitartez bideratzen da administrazio publikoen arteko liburutegien lankidetza.
Espainiako Ondare Historikoaren ekainaren 25eko 16/1985 Legearen VII. tituluan, liburutegi horien, beren eraikinen eta bildumen sorreraren, horietarako sarbidearen eta horien komunikazioaren eta koordinazioaren araubide juridikoa arautzen da.
Estatuko Liburutegi Publikoen eta Liburutegien Espainiako Sistemaren Araudia onartzen duen maiatzaren 19ko 582/1989 Errege Dekretuak Ondare Historikoaren Legean ezarritakoa garatzen du, Estatuaren titulartasunaren zati diren Estatuko liburutegi publikoei dagokienez.
Ekainaren 22ko Irakurketaren, Liburuaren eta Liburutegien 10/2007 Legeak Estatuko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde publikoen liburutegien jarduketaren normalizazioa eta koordinazioa ezartzen du, besteak beste. Izan ere, erakunde publiko horiek Estatuaren titulartasunaren zati dira, Estatuaren beste botere eta organo konstituzional batzuk ere liburutegien titularrak baitira.
Estatuko Administrazio Orokorraren liburutegiak koordinatzeko organoak arautzen dituen azaroaren 30eko 1572/2007 Errege Dekretuak Irakurketaren, Liburuaren eta Liburutegien Legearen puntu hori garatzen du. Era berean, sail bakoitzeko liburutegiak koordinatzeko ministro batzordeak osatzeko ministro aginduek Errege Dekretu horren garapena osatzen dute.
Salto de línea