Columna derecha
Ud está aquí:
  1. Aurkezpena
  2. Baliabideak
  3. Baliabide teknikoak

Donejakue Kontseiluaren baliabide teknikoak eta prestakuntzakoak

Boceto para la creación del símbolo de la concha Pulse para ampliar

Orrialde honetan Donejakue Batzordeak edo bertan parte hartzen duten administrazioek Donejakue Bidea sustatu, babestu edo kontserbatzeko egin dituzten hainbat ekimen bildu ditugu.

GPS gailuekin bateragarriak diren produktu kartografikoak eta erromesentzako informazio erabilgarria ematen dituen Geografia Institutu Nazionalaren webguneko esteka bat ere eman dugu.

Era berean, Sustapen Ministerioaren eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioak egin duten Estatuaren Errepideetako Seinaleztapen Turistiko Homologatuaren (SISTHO) Eskuliburua ere kontsulta daiteke.

Símbolo de la concha y símbolo de la flecha amarilla Pulse para ampliar

Donejakue bideko seinaleztapenari buruzko jarraibideak

Donejakue Kontseiluak, 2018ko apirilaren 9ko bileran, Donejakue bideko seinaleztapenari buruzko PDF jarraibide berri batzuk onartu zituen. Donejakue Kontseiluak 2010ean onartutako gomendioen dokumentua eguneratzeko.

Donejakue bidearen seinaleztapena da Donejakue Kontseiluaren kezka nagusietako bat, eta horren adierazgarri da Kontseilua sortu zenetik gaia lantzeko egin diren bilera ugariak. Jarraibide berriak onartuta, Donejakue bideko seinaleztapenaren ardura duten administrazioei argipenak eta laguntza eman nahi zaizkie zeregin horretan.

Gainera, Donejakue Kontseiluak, Donejakue bidearen lagunen elkarteen federazioarekin batera, kartel bat diseinatu du. Bertan, oso modu bisualean, jarraibide berrien alderdirik funtsezkoenak jasotzen dira, erromesei seinale ofizialak ezagutzen laguntzeko.

Kartela Cinta Arribas ilustratzaileak egin du, eta doan eskura daiteke gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez formatu hauetan:

Subir