Errioxa , 1966
Arte Ederren ikasketak egin zituen Madrilen, eta gero grabaketa ikasi zuen Londreseko Central Saint Martins arte-eskolan. Ilustratzaile gisa eginiko lanen artean, bereziki dira nabarmentzekoak Hotel Papel argitaletxearekin eginiko emakumeen biografiak (besteak beste, María Zambrano, Virginia Woolf edo Isadora Duncanenak). Komikigile gisa, aldiz, aipagarriak dira Winnipeg, el barco de Neruda nobela grafikoa eta Feminismo para principiantes eta Trastevere-Paradiso lanak. Jaso dituen sarien artean daude Destino Infantil Apel·les Mestres saria, Mexikoko Norma Ediciones argitaletxearen ohorezko aipamena eta Kanaria Handiko Liburutegiaren Album Ilustratuaren saria.
Web de Antonia Santolaya
Badakigu Donejakue bidea bide bat baino askoz ere gehiago dela. Horregatik, atal honetan artistek oraingo honetarako sortu dituzten irudi iradokitzaileak eta Donejakue bidearen komikiak eta kartelak eskura ditzakezu.