A Coruña, 1958
Margolaria, ilustratzailea, gidoilaria, animatzailea eta komikigilea da, eta Zero fanzinean hasi zuen bere ibilbidea. 1982an bere lehen komiki profesionala argitaratu zuen. Bere lanen artean daude, besteak beste, Trazo de tiza, Quotidianía delirante, Ardalén edo Presas Fáciles. Obra itzuli onenaren saria irabazi du bi aldiz Angulemako Komikiaren Nazioarteko Jaialdian, bai eta sei sari ere Bartzelonako Komikiaren Aretoan. Men in Black marrazki bizidunen serieko pertsonaien sortzailea eta estilo-zuzendaria izan da, bai eta De Profundis animazioko film luzearen zuzendaria ere.
Web de Miguelanxo Prado
Badakigu Donejakue bidea bide bat baino askoz ere gehiago dela. Horregatik, atal honetan artistek oraingo honetarako sortu dituzten irudi iradokitzaileak eta Donejakue bidearen komikiak eta kartelak eskura ditzakezu.