Raquel Lagartos. Oviedo, 1982
Ilustratzailea eta komikigilea, Alrevés eta Anaya argitaletxeen proiektuetan aritutakoa. Bere lanak erakutsi ditu Sitgeseko zinema-jaialdian, Fantasiazko Zinemaren Bilboko Zinema Jaialdian, Gijóngo Aste Beltzean eta Arte eta Kultura Garaikidearen Aragoiko Institutuan.Anguleman (Frantzia) egonaldi artistiko bat egiteko hautatutako ilustratzaile talde bateko kide da, Europako nazioarteko lankidetzarako Wom@rts proiektuaren barnean.
Julio César Iglesias. Oviedo, 1982
Historia ikasi zuen eta komiki-gidoilari profesional gisa egiten du lan. Raquel Lagartosekin batera bi nobela grafiko argitaratu ditu, Mary Shelley: la muerte del monstruo, gidoilari gisa egin zuen lehen lana, eta La hierba del estío, biak Diábolo Ediciones argitaletxearekin. Elkarrekin parte hartu dute, halaber, Ediciones Alrevés argitaletxearen Frankenstein resuturado lan kolektiboan eta Al final del paraíso ipuinean.
Web de Raquel Lagartos
Badakigu Donejakue bidea bide bat baino askoz ere gehiago dela. Horregatik, atal honetan artistek oraingo honetarako sortu dituzten irudi iradokitzaileak eta Donejakue bidearen komikiak eta kartelak eskura ditzakezu.