Donejakue Kontseiluak bost lantalde ditu gaur egun 2015-2021 aldirako Plana ezartzeko. Horren xedea da 2021ean ospatzekoa den datorren Donejakue Urtearen aurretik kulturaren arloko lankidetza sustatzea Estatuaren eta autonomia-erkidegoetako administrazioen artean, zeinek, nork bere eskumenen alorrean, Donejakue bidearen kontserbazio eta sustapenaren ardura baitute.
I. lantaldea: «Penintsula iparraldeko Donejakue bideak»
II. lantaldea: «Donejakue bideko kultura-jardueren programazioa, koordinazioa, sustapena eta hedapena»
III. lantaldea: «Seinaleak, azpiegiturak eta bisitari eta erromesentzako laguntza»
IV. lantaldea: «Bide Frantsesa»
V. lantaldea: «2021 urte santuaren prestaketa»