Batzordearen eginkizunak
UNESCOren gomendioei jarraiki, eta Munduko Ondarearen zerrendan dauden Donejakue Bidearen ibilbideen kudeaketan Kontseiluak dituen lankidetza eginkizunak indartze aldera, Munduko Ondarea kudeatzeko Batzordea sortu zen irailaren 11ko 1431/2009 Errege Dekretuaren bidez. Batzordearen eginkizun nagusiak honako hauek dira:
- Bidea kontserbatu, babestu, kudeatu eta ezagutarazteko egiten diren lanetan administrazioak elkarlanean aritzen direla bermatzea.
- Osoko Bilkurari egindako lanez informatzea
Batzordearen osaera
Batzordean Estaturen Administrazio Orokorraren ordezkariek eta Munduko Ondare izendapena jaso duen Bideak, alegia, Frantses Bideak zeharkatzen dituen Autonomia Erkidegoetako ordezkariek hartzen dute parte. 2015eko uztailetik aurrera, Penintsulako Iparraldeko Bideetako (Antzinako Bidea, Kostaldeko Bidea, Liebanako Bidea eta Barnealdeko Euskal-Errioxar Bidea) Autonomia Erkidegoetako ordezkariak ere batu dira.
Munduko Ondarea kudeatzeko Batzordeko kide honako hauek dira:
- Presidentea:Presidentea: Kultura eta Kirol Ministerioko Arte Ederren zuzendari nagusia.
- Idazkaria:Kultura eta Kirol Ministerioko Kultura Industrien eta Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Autonomia Erkidegoekiko Kultura Lankidetzako zuzendariorde nagusia. .
Autonomia-erkidegoen ordezkariak:
- Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Kultura Ondareko zuzendaria.
- Galiziako Autonomia Erkidegoko Kultura eta Turismo Saileko Kultura Ondarearen zuzendari nagusia.
- Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoko Kultura, Hizkuntza Politika eta Turismo Saileko Kultura eta Ondareko zuzendari nagusia.
- Kantabriako Autonomia Erkidegoko Unibertsitate, Berdintasun, Kultura eta Kirol Saileko Kultura Ekintzako edo Kultura Ondare eta Memoria Historikoko zuzendari nagusia.
- Errioxako Autonomia Erkidegoko Hezkuntza eta Kultura Saileko Kulturako zuzendari nagusia.
- Aragoiko Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Saileko idazkari tekniko nagusia.
- Nafarroako Foru Komunitateko Kultura Saileko Kulturako eta Vianako Printzea Erakundeko zuzendari nagusia.
- Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoko Kultura eta Turismo Saileko Kultura Ondarearen zuzendari nagusia.
Salto de línea
Salto de línea