Ud está aquí:
  1. Aurkezpena
  2. Donejakue bidea
  3. Barnealdeko Euskal-Errioxar Bidea

Barnealdeko Euskal-Errioxar Bidea

Euskadi, Barnealdeko Euskal-Errioxar Bidea, Jasokundearen elizako margoak, Alaiza ©Gobierno del País Vasco

Barnealdeko Euskal-Errioxar Bidea, 2015eko uztailean Munduko Ondare izendatua, Donejakue Bidearen oinarrizko ardatza izateaz gain, Irundik penintsulara sartzeko eta komunikatzeko sarrerako atea izan da erromatarren garaitik. Ibilbide horrekin frogatzen da erromesaldi handienak aldaketa historikoetara moldatu zirela eta helmuga bera zuten bide desberdin asko sortuz.

Bide horren jatorria, dirudienez, Santo Domingo de la Calzadako santutegian dago. Bertan kokatzen dira urkatuaren, oilarraren eta oiloaren kondaira, zeinetan Santo Domingok Santiago de Compostelara zihoan atzerritar erromes batekin loturiko mirari bat egin zuen, Europa osotik zabaldu zena XV. mendetik aurrera. Esanguratsua da kondaira hori zabaldu zen garaian asko igo zela Pirinioak kostaldeko zeharbide bakarretik zeharkatzen zituzten erromesen kopurua. Horretarako, Baionako hiri frantsesera joaten ziren eta handik Bidasoa ibaiak markatutako mugaraino jarraitzen zuten, Irunera iritsi arte.

Subir