Liebanako Bideak San Vicente de la Barquera et Santo Toribioren Monasterioa lotzen ditu, San Vicente de la Barquera, Val de San Vicente, Herrerias, Lamason, Peñarrubia, Cillorigo, Potes eta Camaleñoko udalerriak zeharkatuz. Erromesari paraje natural ezin ederragoez eta Kantabriako ondare arkitektonikoaz gozatzeko aukera ematen dio. Gainera, Kostaldeko Bidea eta Frantses Bidea elkartzen ditu, Leongo eta Palentziako ibilbideei esker. Horrek Liebanako elizbarrutiak historikoki Leon eta Gaztelako erresumekin izan duen harreman estua gogora ekartzen digu.