2010eko Donejakue Urtea bereziki esanguratsua izan zen ziklo garrantzitsu bati amaiera jarri ziolako. Izan ere, oso handia izan zen urte horretan Donejakue Bidea egin zuten erromesen kopurua.
Gainera, Donejakue Kontseiluak lehen aldiz antolatu zuen programa bateratu bat, Donejakue Bidean zehar jarduera kultural asko antolatuz. Estatuaren eta autonomia-erkidegoetako administrazioak elkarlanean jardun ziren ondasun kultural komun honen alde. 2006. urtetik aurrerako kooperazioak eta lanak emaitza oparoak eman zituzten 2010ean, Donejakue Urtearen ospakizunaren harira antolatutako jarduera kulturalen memoria bateratuak erakusten duenez.
Gainera, aurreko urteetan bezalaxe, interes publikoko ekitaldi bereziaren izaera aitortu zitzaion, hobari fiskalak aplikatzeari dagokionez. Horrela, sektore pribatuaren parte-hartzea sustatu zen, ospakizunari hedapen zabalagoa ematea lortuz.
2010eko Donejakue Urteko Jardueren Memoria Bateratua