2004ko Donejakue Urterako kultura dinamizatzeko plan bat onartu zuen Donejakue Kontseiluak. Bertan artearekin, kulturarekin eta kirolarekin lotutako jarduerak biltzen ziren, baita ikerketak eta azpiegiturak hobetzeko jarduerak ere.
Era berean, Donejakue Kontseiluak turismoa dinamizatzeko eta bisitariei harrera egiteko Plan bat ere onartu zuen.
Gainera, aurreko urteetan bezalaxe, interes publikoko ekitaldi bereziaren izaera aitortu zitzaion 2004ko Donejakue Urteari, hobari fiskalak aplikatzeari dagokionez. Horrela, sektore pribatuaren parte-hartzea sustatu zen, ospakizunari hedapen zabalagoa ematea lortuta.