Protagonismo berezia hartzen du Donejakue Kontseiluak Donejakue Urteetan: alde batetik, ospakizuna antolatzen du ikuspuntu kulturaletik, eta gainera enpresa laguntzaileek egiten dituzten gastuak ekitaldiaren plan eta programei egokitzen zaizkien ikuskatzen du, hobari fiskalak aplikatzeari dagokionez.
Donejakue Urteek Santiagora doazen ibilbide historikoak indar gehiagoz gogoratzeko aukera ematen dute, eta gainera erromes gehiago erakartzen dituzte Bidea egitera, honek duen erakartzeko ahalmen geldiezina indartuz.
Donejakue Urtea ospatzen da uztailaren 25a (Santiago Apostoluaren eguna) igandea den urteetan. Hori 11, 6, 5, 6 eta berriz 11 urteko zikloari jarraituz gertatzen da. Urte horietan Elizak barkamen osoa ematen die Bidea egiten duten erromesei.
Urte Santu horietan, Donejakue Kontseiluak programa bateratua eskaintzen du, gertaera ospatzeko ekintzekin eta Donejakue Bidera datozen bisitari eta erromesen egonaldia hobetzeko helburuarekin. Gainera, Donejakue Urteek interes publikoko ekitaldi bereziaren izaera izaten duten, eta hortik eratorritako hobari fiskalak Kontseiluak kudeatzen ditu.
Atal honetan azken Donejakue urteetan (2010ean, 2004an eta 1999an) egindako jardueren inguruko informazioa biltzen da.Salto de línea